HARTZAK PIRINIOETAN XXI. MENDEAN - MIGEL MARI ELOSEGI, MIGEL MARI ELOSEGI



Zustand des Artikels: Normal (mit normalen Gebrauchsspuren)

Autor: MIGEL MARI ELOSEGI, MIGEL MARI ELOSEGI

ISBN: 8476814402

EAN: 9788476814406


XXI. mendean sartu garen honetan teknologiaren etengabeko aurrerapen harrigarriak ikusten ari gara munduan zehar. Zoritxarrez, ordea, garapen izenez ezagutzen dugun horrek aldi berean ondorio txarrak ere uzten dizkigu, eta bizidun asko gutxitu edo betiko galtzea da, esate baterako, horietako bat. Pirinioetako kulturan lehen mailako eragina izan duena, hain zuzen ere, horren adibide garbia dugu. Milaka urtez gizakia eta hartza elkarrekin bizi izan dira etengabeko lehian, baina gizakiak ezarritako presioari eutsi ezinik, altxor natural hau desagertzear dago Pirinioetatik. Saiakera honetan hartzak jasan duen atzerakadaren arrazoiak aztertzen dira, baita gizartean, abeltzain, ehiztari eta abarren artean hartzarekiko duten jarrera ere. Era berean, eta kontserbatu ahal izateko ezinbestekoa izanik, gisa honetako animaliek sor ditzaketen eragozpenak eta horiei aurrea hartzeko neurriak ezagutarazten dira. Urrutixeago iritsi nahiz, azkenik, etorkizunean altxor natural hau kontserbatzeko bidea proposatzen da.
avatar bookiboo
Vom 09/10/2025
Spanien (Madrid)
Verkäufer als Privatperson registriert.

Mehr Artikel von Pamiela Argitaletxea